Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Abadiñoko EH Bilduk 105.000 euroko murrizketa proposatzen du hautetsien diru-ekarpenetan

Ayuntamiento de Abadiño-san trokaz plazaAbadiñoko EH Bilduk 326.222 euroko aldaketak proposatu ditu 2019ko Udal aurrekontuetan. Kopuru horren ia heren bat, 105.188 euro hain zuzen, politikarien soldatei eta talde politikoei bideratutako partiden murrizketa proposatzen dute.

Koalizio soberanistak egindako proposamenaren arabera, “alkatearen soldata murriztea, liberatuta dauden beste bi zinegotzien partida kentzea, eta talde politikoei ematen zaien dirua” jaistea eskatzen du. Eskakizun horrekin “dirua betiko politikarien poltsikora joan baino, diru hori herria hobetzeko bideratu” beharko litzatekela uste du.

Egindako proposamenak hainbat arlotan izango dute eragina, helburu nagusia “ahalik eta herritar gehienen errealitatea” islatzea baita. Parte-hartze bidez herritarrekin batera erabakitzen diren proiektuak aurrera eramateko proposatutako 120.000 euroko partida berria ere atal horretan sartzen dute.

Azpiegiturak

Arlo urbanistikoan, hiru aktuazio proposatzen ditu koalizioak. Alde batetik, Matienako Galizia plazaren inguruan aparkalekua egiteko 120.000 euroko diru-atala jartzea; jolas gunek estaltzeko 100.00 euroko inbertsioa egitea; eta Zelaietako segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko beste 50.000 euroko partida berri bat jartzea proposatzen dute.

Gazteei begira, etxebizitza alokairurako diru-laguntzak bideratuko dituen 72.000 euroko diru partida bat sortzea; umeentzat urte osoko aisialdi alternatiba bat sortzeko 35.000 euroko partida jartzea; eta eskolarako ordenagailuak finantzatzeko 28.000 euro gehiago ipintzea ere behar dela uste dute.

Gainera, baserri auzoetako putzu septikoentzako 20.000 euroko atala jartzea; bide bazterrak garbitzeko 30.000 euro ipintzea eta konposta egiten dutenei zaborren tasan %50-ko jaitsiera aplikatzea ere proposatu dute.

Nagusiek Abadiño Lagunkoiako diagnostikoan aterako ondorioak aurrera eramateko 15.000 euroko partida; emergentziako diru laguntza atala 8.000 eurotan indartzea; eta proiektu sozial bat martxan jartzeko 27.200 euroko partida berria jartzea ere eskatu dute.

Gainera, IBI zerga jaistea; hainbat talderi ematen zaizkien diru-laguntza nominatiboen ordez objetiboen bidez ematea; eta energia berriztagarrien aldeko apustua egitea energia elektrikoaren kontratuaren esleipen publikoa adostuz, proposatzen dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Uno de Matiena

    Hori oso ondo dago baina oraindik gaude Matienako Laubidetako plaza itxaroten.
    Orain dela hiru urte udaletxea esan zigun plaza hau berriztuko dituela ( Galizia plaza bitartean) ; plaza hori berriztuta dago baina Laubidetako plaza auzokideak itxaroten gaude.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados