Iurretako Udalak, hirugarren aldiz jarraian, ‘Auzorik Auzo’ programa martxan jarri du, hirigunetik urrun dauden auzoetara ekitaldi kulturalak eramateko asmoz. Aurten, Orozketan errepikatzeaz gain, Amezketa eta San Andres auzoetara helduko da musika.
Aurtengo egitarauari martxoaren 23an, zapatua, emango dio hasiera Irati Bilbaok (ahotsa) eta Mikel Nuñezek (pianoa) osatzen duten Sweet Margot bikote durangarrak. Estilo desberdinetako bertsioak egiten dituzte ahotsa eta pianoa uztartuz, hainbatetan, gitarra eta zeharkako txirularen laguntzarekin.
Apirilaren 6an, Olatz Salvador bakarlaria Orozketara hurreratuko da eta azken saioan, maiatzaren 5an, Gontzal Mendibilek, hamar diskotik gora kaleratu dituen zeaniztarrak, San Andres auzoan joko du.
Emanaldi guztiak 18.00etan hasiko dira eta doakoak izango dira. Amaieran, luntxa egongo da hurbiltzen diren auzokideentzat.
Ia Elorrioko udalak ideia kopiatzen duen…udalak auzoak abandonatuta ditu eta.