
Korrikak zapatuan zeharkatuko du eskualdea eta egun horretarako zein aurreko egunetarako hainbat ospakizun prestatu dira herri gehienetan.
Apirilaren 4an Gares herrian abiatu zen 21. Korrikak zapatuan zeharkatuko ditu Durangaldea eta Zornotza, biharamunean Gasteizeko helmugara heldu aurretik. AEK-k antolatutako lasterketa herrikoiari ongi etorria emateko hainbat ekitaldi prestu dira eskualdeko herri gehienetan.
Herri gehienetan bezperan egingo diren Korrika Txikiez gain, musikaz, dantzaz eta bestelakoekin osatutako egitarau oparoak prestatu dituzte
Durango
Apirilak 11.
Bertsokorrika. 19:00etan Plateruena Kafe Antzokian. Sarrera doan.
Partaideak: Onintza Enbeita, Manu Goiogana, Aitor Bizkarra, Gorka Pagonabarraga. Gai jartzailea: Leire Vargas.
Apirilak 12.
Korrika txikia. 15:00etan. Jesuitak ikastetxetik irtengo da eta Kurutziaga ikastolan bukatu.
15:30ean: Flashmobea.
Apirilak 13.
12:00etan Triki-poteoa.
14:30ean bazkaria Plateruenean. Ondoren, bingo musikatua, jolasak…
17:30ean, argazkia.
18:55ean, Korrika herrigunean.
Zornotza
Apirilak 11.
Hozkailua antzezlana Huts Teatro taldearen eskutik. 19:00etan. Zelaieta zentroko kontzertu gelan.
Apirilak 12.
Korrika Txikia. 10:30etatik aurrera. Lasterraldi ostean jaia Zelaietako frontoian.
17:30ean Kiribil Zirko Tailerra. Herriko plazan.
19:00etan Poteo musikatua Kittu taldearekin. Sukoi taberna aurretik hasita.
Apirilak 13.
13:00etatik 16:00ra bitartean, Eko Taloak. Euskal Herria plazan.
14:30etatik 17:30era bitartean. Eingo Kantan ta Dantzan. Tabernaz taberna.
19:30etatik 20:30era bitartean, Zaratak 18 elektrotxaranga, Luis Urrengoetxea kalean.
20:45ean, Korrika herrigunean.
Abadiño
Apirilak 13.
12:00etan mahaiak eta aulkiak ipintzea probalekuan. Ondoren, poteoa.
14:00etan Maleta sikua (probalekuan). Bazkalostean: bingo musikatua.
18:00etan, bakoitza bere kilometroan.
18:20, Korrika herrigunean.
20:00etatik 22:00etara: Nafarroa kanta.
Apirilak 14.
Autobusa Gasteizera Korrika amaierarako. Tiketak 3 euro, Errota Kultur Etxean edo Udal mediatekan.
Berriz
Apirilak 10.
Solasaldia ‘Basa’ eleberriaren inguruan. 19:00etan. Miren Amuriza eta Maite Berriozabal.
Apirilak 12.
Korrika Txikia. 15:00etan. BBKtik eskolaraino.
Apirilak 13.
16:30ean, Korrika herrigunean.
18:00etan. Diskorrika. Olakueta plazan. Musika, dantza….
19:30ean Poteoa Kantulagunekin.
21:00etan. Afaria frontoian.
Elorrio
Apirilak 12.
Korrika Txiki. 14:30ean. Txokolatada, aurpegi margotzea.
17:00 eta 19:00ean. Pirritx eta Porrotx. Arriola Antzokian.
Apirilak 13.
13:00etan, Erromeria, Elortza, Larra eta Leta trikitilariak.
Eusko Label hanburgesak
15:00etan, argazki herrikoia eta Korrikako abesiaren dantza.
16:56an, Korrika herrigunean.
19:30ean eta 23:00etan, Kupelarekin erromeria, plazan.
Iurreta
Apirilak 13.
Paella lehiaketa.
14.00 etan, paellen aurkezpena.
14:30ean, bazkaria Askondo karpan.
Arratsaldean zehar, musika eta jai-giroa.
19:30ean, Korrika herriguenan.
Zaldibar
Apirilak 12.
Korrika Txikia. Goizean.
Apirilak 13.
13:00etan Korrikari ongi etorria. Udaletxe aurrean, Zaldibarko dantzarien eskutik.
14:30ean Gaztetxetik jaitsiera DJ Pakirekin.
16:00ean, Korrika herrigunean.
17:30ean Disko festa umeentzat udaletxe aurrean.
19:00etan luntxa.
19:30ean Sakatu elektrotxaranga.
Apirilak 14.
Autobusa Gasteizera Korrika amaierarako. Izen ematea: liburutegian.
Korrika Eskualdean
Ermua. Ordua: 15:26tik 15:47ra. Kilometroak: 2295-2301.
Mallabia. Ordua: 15:50etik 16:15era. Kilometroak: 2302-2308.
Zaldibar. Ordua: 16:21etik 16:28ra. Kilometroak: 2309-2310.
Berriz. Ordua: 16:35etik 16:49ra. Kilometroak: 2311-2313.
Elorrio. Ordua: 16:56tik 17:52ra. Kilometroak: 2314-2322.
Atxondo. Ordua: 17:59tik 18:13ra. Kilometroak: 2323-2325.
Abadiño. Ordua: 18:20tik 18:48ra. Kilometroak: 2326-2330.
Durango. Ordua: 18:55etik 19:30era. Kilometroak: 2331-2336.
Iurreta. Ordua: 19:37tik 19:58ra. Kilometroak: 2337-2340.
Zornotza. Ordua: 20:05etik 21:01era. Kilometroak: 2341-2349.
Otxandio. Ordua: 01:01etik 01:50era. Kilometroak: 2408-2415