Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Zailtasun desberdineko bi ibilbide izango ditu aurten ere Erdella Mendi Taldearen Elorrioko Birak

ElorrioErdellaBira2019Zailtasun desberdineko bi ibilbide izango ditu aurten ere Erdella Mendi Taldeak domekarako, hilak 29, antolatutako Elorrioko Birak. XXIV. edizioa beteko duen ekimenak 32,21 kilometro edo 15,34 kilometroko ibilbideak proposatzen ditu. Ibilbide luzea egin nahi dutenek goizeko7:30ean abiatuko dira eta ibilbide laburra egin nahi dutenek 9:00etan.

Ibilbide luzea aukeratzen dutenek Elorrioko plazatik abiatuko dira eta Memaia (679 metro) igo ondoren Atxaurrutxagane  (979) eta Udalaitz (1.117) mendi tontorrak gaindituko dituzte. Ondoren, Kanpanzar eta Kañueta zeharkatuko dituzte, Intxorta (737) eta Erdella (683) igo aurretik. Ibilbidearen azken zatian San Lorentzo, Berriozabaleta eta San Agustin Etxebarria zeharkatuko dituzte, berriro Herriko plazara heldu aurretik.

Ibilbide hau 16 urtetik gorako mendizaleentzat prestatuta badago ere, bide hori adin horren azpiko gazteek egin ahal izango dute nagusi batek lagunduta.

Ibilbide laburra

15,34 kilometro luzera izango duen ibilbide laburra ere Herriko plazatik abiatuko da eta ondoren Aldape, Elgetako bidea, Erdella eta San Lorentzo zeharkatuko dira. Partaideak Berriozabaletara eta San Agustin Etxebarrira gerturatuko dira ondoren eta amaiera Herriko plazan izango dute.

Erdellak antolatutako ekimen hau ez da lehiakorra, “oinez ibiltzeko da eta ez lasterketa egiteko” antolatzaileen arabera. Hala ere, kontroletako zigiluak dituzten partaideei diploma bana emango zaie.

Ibilbidean kokatuko diren kontrol postuez gain, anoa lekuak jarriko dituzte Kanpazarren eta San Lorentzon eta biraren amaieran dutxak erabiltzeko aukera egongo da.

Parte hartzea doakoa bada ere bertaratu nahi duten mendizaleek izena eman behar dute 94 6582179 telefonoaren erantzungailuan mezua utzita edo interneteko http://www.erdellamt.com/bira2019.html helbidean. Izen-ematea irteera puntuan ere egin daiteke, goizeko 6:30etatik 7:30etara bira luzea egitea nahi dutenek, eta 8:30etatik aurrera ibilbide laburra egitea nahi dutenek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados