Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Sei talde lehiatuko dira bihar III. Lutaber Fest ekimenean

the-dirty-road-band
The Dirty Road Band

Zornotzako Luis Urrengoetxea kalean eta inguruetan dauden 11 tabernak batzen dituen Lutaber elkarteak III. Lutaber Fest lehiaketa prestatu du biharko. Ekimenerako egokituko diren hiru gune desberdinetan sei talderen musika ekitaldiak egongo dira, Eztandap eta The Dirty Road Band zornotzarrak tarteko.

Antolatzaileak prestatutako egitaraua arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta 22:00etan abiatuko den kon­tzertuarekin amaituko da, talde bakoitzak bi agertokitan joko duela. I. gunea kallejoian egongo da, II. gunea Guria tabernaren aurrealdean eta III. gunea Vintage tabernaren inguruan.

Prestatutako egitaraua bi talde zornotzarren saioekin hasiko da 18:30ean, Eztandap-ek eta The Dirty Road Bandek I. eta III. guneetan joko baitute. 19:15ean Etxekalte bermeotarrak eta Belatz gernikarrak joko dute gune horietan eta 20:00etan Illenti, Eztandap eta Voltium izango dira I., II. eta III. guneetan, hurrenez hurren.

20:45ean The Dirty Road Band eta Belatz izango dira I. eta II. guneetan; 21:30ean Voltium eta Etxekalte arituko dira II. eta III. guneetan eta egitaraua osotzeko Illentik joko du II. gunean 22:00etan.

Ekimena taldeen arteko lehiaketa da eta parte hartuko duten sei taldeak antolatzaileek emango duten 350 euroko saria irabazteko aukera izango dute.

Kaleko jaia azaroan

Bestalde, Tomasa, Antxeta, Pike, Urtza, Hitzak, Belatxikieta, Auzokoa, Leku Berri, Guria, Far-Far eta Vintage tabernak osatzen duten Lutaber elkarteak, gune horretako jaia ospatuko dute azaroaren 9an.

Egun horretarako prestatutako egitarauan Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band taldeak zein The Bon Scott Band – AC/DC Tribute Band-ek gaueko 21:30etatik aurrera Zelaieta parkean eskainiko dituzten kontzertuak nabarmenduko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados