Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

“Helduentzako literaturak lana eta denbora eskatzen dau”

miren-amuriza-basa-elkar
Miren Amuriza (argazkia: Elkar).

Durangaldeko sortzaileek betidanik izan dute presentzia aipagarria Durangoko Azokan. Ia urtero arrakasta lortzen duen Joseba Sarrionandia idazleaz gain beste hainbat egile hasi dira nabarmentzen azken urteetan. Horietako asko, gainera, ohikoa ez duten beste diziplinetan.

Bertsogintzatik datozen zenbait artista beste alor batzuetan nabarmentzen ari dira eta hala erakusten ari dira aurtengo Azokan. Xabier eta Miren Amuriza aita-alaba berriztarrak esaterako, ikus-entzunezkoa eta literatura arloetan murgildu dira, hurrenez hurren.

Plazetako bertsolaritza albo batera utzi ondoren eta bertsolaritzari buruzko zein nobelak eta bestelako hainbat liburu argitaratu ondoren, Xabier Amuriza zine pantailetan azalduko da. Gaur bertan Irudienean emango den ‘Apaiz kartzela’ dokumentalaren aurreestreinaldian, duela 50 urte Zamoran preso izan ziren apaizak izango dira protagonistak, Amuriza bera tarteko.

Mirenek berriz, haur literaturatik helduentzako literaturara jauzia egin berri du eta udaberrian irakurle helduei zuzendutako bere lehen nobela argitaratu zuen ‘Basa’ izenburuarekin. Aldaketa horrek “oso ariketa desberdinean” murgiltzeko aukera eskaini badio ere “eta lana eta denbora” eskatzen badu ere prest dago arlo biak lantzen jarraitzeko eta “ahal dudan neurrian idazten jarraituko dut”.

‘Basa’ren aleen sinadura

‘Basa’ eleberria ‘Paperezko txoriak’ proiektuaren emaitza izan zen, egitasmo horrekin irabazi baitzuen 2017an Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak deitutako XX. Igartza Saria. Mirenek liburuaren aleak sinatuko ditu gaur Elkarren standean, 12:30etatik 14:30etara.

Bertsolaritzan egindako ibilbideagatik ezagunak diren Igor Elortza eta Unai Iturriaga durangarrak ere tokitxoa izango dute Landakon, kasu honetan azken urteetan antzerki egile lanetik sortutako azken emaitzarekin. Elortza eta Iturriaga ‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlanaren egileak dira eta Susa eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak argitaratutako testua eskuragai jarri dute Landakon.

Joseba Sarrionandiak ez dio uko egingo Durangoko hitzorduari eta aurten biografiak eta saiakera uztartzen dituen ‘Airea ez da debalde (Habanako gaukaria)’ obrarekin gerturatuko du Azokara. “Kronika asko daude Habanakoak, hiriak 500 urte betetzen dituen urtean senitartekorik zaharrena balitz bezala: lekua, gauden lekua izateaz gainera, garen lekua da”, Pamiela argitaletxeak egindako aurkezpenean azaltzen den bezala.

Durangoko ikasleek idatzitako hainbat lan ere eskuragai egongo dira, Julene Azpeitia lehiaketako eleberri eta ipuin irabazleak argitaratu baititu Udalak.

Aiert Zubigarai marrazkilari elorriarrak komikia eta eleberria batzen dituen ‘Emakumeon memoria 1937: Intxortatik Artxandara’ lanaren egileetako bat izan da; lana Intxorta 1937 kultur elkarteak argitaratu du.

Durangaldeko doinuak

Eskualdeko musikagintzaren inguruan sortutako ekarpen  berriak aurkezteko gunea izango da Azokan. Mocker’s taldeak Ahotseneako zuzeneko agerraldiei eman zien hasiera egunean, Azokan eskuragarri dagoen ‘Oreka ahula’ diskoan bildutako kantekin.

Nebrashka taldeak berriz, ‘Lawak’ lan berria argitaratu du eta zuzeneko saioa eskainiko du bihar arratsaldeko 18:20ean.

Mikel Urdangarin eta Bittor Kapanaga ere protagonistak izango dira aurten. Musikari zornotzarrak Leonard Cohen omentzeko ‘Hotza da NY is cold’ bilduma berriari buruz mintzatu zen eguenean eta salgai izango du disko berria.

Bittor Kapanagaren oroimeneko lanekin dator Gontzal Mendibil musikari eta idazle arratiarra. Euskaltzale eta euskal idazle otxandiarraren  testuetan oinarritutako ‘Bittor eta biok’ liburua eta ‘Biok’ diskoa egin ditu kantariak eta lehen lana atzo bertan izan zuen hizpide Xabier Kintana, Xabier Amuriza eta Antton Mari Aldekoa-Otalorarekin izandako solasaldian.

Eskualdeko sortzaileek egindako ikus-entzunezko berriekin gozatzeko aukera ere egongo da gaur bertan Irudienean. ‘Apaiz-kartzela’ren emanaldia 12:30ean hasiko bada, Lara Izagirre zornotzarra burutzen ari den ‘Nora’ fikziozko film luzearen lehenengo irudiak emango dira 12:00etan.

Iurretako dantzariak ere pantailan azalduko dira Bideografik ekoiztetxeak egindako dokumentalaren bidez. ‘Jantzari’ izenburua duen pelikularen trailerra ere gaur bertan izango da ikusgai, 14:00etatik aurrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados