Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Hiru ikuskizun euskaraz eta lau gaztelaniaz eskainiko ditu Iurretako ‘Antzerkia Bultzatuz’ ekimenak

IurretaAntzerkiaBultzatuz2020
Charo Fradejas, Pilar Jiménez eta Zorione Fundazuri izan dira ekimenaren aurkezpenean.

Txalo Produkzioak barikuan, 19:00etan eskainiko duen ‘Rita’ ikuskizunarekin abiatuko da Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean aurtengo ‘Antzerkia Bultzatuz’ ekimena. Urte hasieratik ekaineko ‘Kalez kale’ jaialdia hasi arte aretoko antzezlan emanaldien programazio erregularra eskaintzen duen ekimen honek, helduentzako lau lan eta umeentzako beste hiru eskainiko ditu.

Iurretako Udalak Anderebide elkartearekin elkarlanean egindako ekimenak seigarren edizioa beteko du aurten. Aurreko edizioetan hilero iragartzen bazen agerraldiren bat, aurtengo apirilean ez da emanaldirik egongo “ezinezkoa izan delako, Aste Santua jausten den moduan konpainiek bestelako konpromisoak dituztelako”, Zorione Fundazuri  kultura zinegotziaren esanetan.

Antzerki zaletasuna bultzatu, programazio finkoa eskaini, berdintasunaren rola indartu edo bertako konpainiak kontratatuz euskararen eskaintza bermatu nahi duen ekimenak, doako sarrerak izango ditu, nahiz eta beharrezkoa den gonbidapenak jasotzea aldez aurretik.

Aurtengo programazioan haurrentzat tartekatutako hiru ikuskizunak euskaraz emango dira eta helduek ikusgai izango dituztenak berriz, gaztelaniaz eszenaratuko dira. Nahiz eta antolatzaileen helburua nagusientzako euskarazko antzezlanak ematea den “ez dogu lortzen ikuslegoa euskarazko ikuskizunetara erakartzea” Pilar Jiménez kultur teknikariak aitortu duenez.

Virginia Imaz eta Aitziber Izquierdo

Barikuan emanaldiak irekiko dituen ‘Rita’ antzezlanak unibertsitateko literatura irakasle eta Rita ikasle berriaren artean sortzen harremana jartzen du agerian. Helduentzako bigarren ikuskizuna otsailaren 21ean izango da eta agertokian azalduko den Viriginia Imazek suaren inguruan kontatzen ziren ipuinetan oinarritutako ikuskizuna eskainiko du.

Martxoaren 13an Aitziber Izquierdoren ‘EsCúpido amor’ izango da ikusgai, non Maitane protagonista maitemindu eta ilusionatu egiten den. Helduei zuzendutako emanaldiak La Sombra Teatrok maiatzaren 15ean eskainiko duen ‘El reventón inesperado’ dramarekin osatuko da. Helduentzako saio guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.

Umeei zuzendutako programazioa otsailaren 14an hasiko da Glu Glu Produkzioak eskainiko duen gaurkotutako ‘Mari Errauskin’ klasikoaren moldaketarekin. Martxoaren 6an berriz, jeneroaren inguruko hausnarketa proposatzen duen ‘Meri, Mari eta Lari’ antzezlana eskainiko du Eidabe konpainiak; eta zikloari amaiera emango dion ‘Gurpilak’ agerraldi interaktiboa ekainaren 5ean eszenaratuko du Euri Artean konpainiak. Haurrentzako emanaldi guztiak 17:00etan hasiko dira.

Iurretako Udalak 13.000 euro bideratuko ditu gerturatuko diren konpainiei ordaintzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Mari

    Gaztelania beti garaile. Hizkuntza gutxiagotuen destinu petrala.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados