Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Imanol Jaioren askatasuna eskatzeko mobilizazioa egingo dute gaur iluntzean Abadiñon

Euskal preso, iheslari eta deportatuei legez dagozkien eskubideen alde lan egiten duen Sare ekimenak deituta, Imanol Jaio abadiñarraren askatasuna eskatzeko mobilizazioa egingo dute gaur Abadiñon. Elkarretaratzea arratsaldeko 19:30ean izango da Matienako Kiosko plazan.

Jaio gaur goizean atxilotu du Guardia Zibilak Irunen, eta operazio berdinean Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Arkauz preso ohiak atxilotu dituzte  Zarautzen eta Arrasaten, hurrenez hurren.

Hiru atxiloketak Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak agindu ditu “helburu terroristarekin lehergaiak edukitzea” leporatuta. Operazioa Ertzaintzak Arabako Arraia-Maeztu udalerrian 2019an atzemandako ‘zulo’ batekin lotuta dago, Naiz hedabidearen arabera.

‘Konponbide garaia da’ goiburuarekin Matienan egingo den mobilizazioan Imanol Jaio eta Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Arkauzen askatasuna eskatuko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados