Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Zelaietako Nagusien Egoitzaren aurrealdea oinezkotzea eskatu du Abadiñoko EH Bilduk

Abadiñoko EH Bilduk Zelaieta auzoko kaleetan aldaketak egitea proposatu du, Nagusien Egoitza eta Batzokia dauden inguruan “segurtasuna eta irisgarritasuna” indartzeko helburuarekin. Koalizioak egindako ekarpenak Nagusien Egoitza aurreko kalea oinezkotzea eta Batzoki aurreko aldapa bi noranzkoa izatea proposatzen du.

Aldaketa biak alderdiak burututako ‘Abadiño Mugi’ prozesuaren ondorio nagusietakoak dira. Oinezkotzea proposatzerako orduan kontuan izan dute “Nagusien Egoitzako erabiltzaileen profila” eta zenbait ekitalditan “probalekuaren aurrealdean egoten diren pilaketak”. Izan ere, “Zelaietatik irtetzeko ibilgailuak bertatik pasatzera” derrigortzen delako eta kale hori “oinezko eta bizikletentzako lotura nagusia delako Zelaieta-Muntsaratz ardatzean”.

Inguru hori oinezkoentzat mugatzeaz gain, ibilgailuen abiadura moteltzeko plataforma bi jartzea ere eskatu dute. Bata, probalekutik ferialekura dagoen tartean ipintzea eskatu dute, eta bestea Nagusien Egoitzatik Muntsaratzera doan errepide tartean.

EH Bilduk egindako beste proposamena Batzokia aurrealdean dagoen aldapari dagokio. Gune horretan errepidea bi noranzkoa izatea eskatzen dute.

Ekarpen hauek “Abadiñoko mugikortasunaren berrantolaketa egiteko prozesu baten baitan” kokatzen dituzte eta aldaketak “ikuspegi integral batekin egin behar dira eta ez era isolatuan”. Horregatik, EH Bildutik, ‘Abadiño Mugi’ prozesuarekin jarraitzeko asmoa agertu dute “herritarrekin batera, eta erabakitzeko aukera emanez, segurtasuna, akzebilitatea, eta auzoen bizitasuna bermatuko dituen mugikortasun plana garatzeko”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados