Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

“Kantu tradizionalak era batera kantatzen dira lekuaren arabera eta horregatik dira erakargarriagoak”

Saroa Bikandik Maria Uriarteren laguntza izan zuen ‘Azalerako ipuinak’ gauzatzeko.

Haur eta gaztetxoen irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoak lantzen dituen Saroa Bikandik, ‘Azalerako ipuinak’ CDa aurkeztu zuen iaz Durangoko Azokan. 0 eta 5 urte bitarteko umeentzat egindako lan horretatik sortu duten ikuskizuna eszenaratzeko zain dagoen bitartean irakurzaletasuna, ipuin kontaketa eta literatura lantzeari eusten dio Hegoak ekimenaren bitartez.

-Nondik sortu zen ‘Azalerako ipuinak’ CDan gauzatzeko ekimena?
-Hasieran guraso eta umeendako tailerrak egiten genituen liburutegietan. Orain dela zazpi urte inguru hasi ginen horrekin, helburua ahozkotasuna eta haur literatura gurasoei eta umeei gerturatzea zen, jolasekin, ipuin laburrekin edo abestiekin baliatuta eta guzti hori gorputzarekin lotzen dugu. Eta uste genuen egokia izango litzatekeela egiten ari ginenari euskarri bat ematea.

-Lan horren euskarria iaz aurkeztu zenuten CDa izan zen.
Guraso askori abestiak ahaztu egiten zitzaizkien eta horretarako nik bilduta nuen material ugaria izan genuen oinarri, batez ere kantak eta olerkiak, batzuk tradiziotik datozenak dira eta besteak euskal idazleek sortutakoak. Kantu tradizionalak era batera kantatzen dira lekuaren arabera eta horrek erakargarriagoak egiten ditu.

-Zuek sortutako olerkiak ere tartekatzen dituzue.
-Peru Magdalenak eta biok Hegoa enpresa sortu genuen irakurzaletasuna eta literatura lantzeko eta Peru sortzailea denez bere lanak ere erabiltzen ditugu. Gero, Maria Uriarte eta Tomás F. Juanesek sortu zuten Etxegiroan enpresaren estudioan grabaketa batzuk egin genituen. Maria, Peruk eta nik egin genituen grabaketak eta Eibarren bizi den Quico Pugès kataluniarra izan dugu zaratagilea eta aholkulari musikala.

-Zenbat kantu eta olerki tartekatu zenituen CDan?
-Ba ez ditut zenbatu. Diskoak 13 pista ditu eta bakoitzean lau edo bost kanta labur daude. CDaren bildutako kantuen letrak eta ipuinak azalerakoipuinak.eus web orrian daude eskuragai PDF formatoan.

-Jarraipena izango du?
-Agian bi CDtan banatu ahal ziren baina bakarra egitea erabaki genuen. Saguganbaran egin genuen lanaren aurkezpenarako agerralditxo bat prestatu genuen eta saio horretatik abiatuta 0 eta 5 urte bitarteko umeentzako ikuskizuna sortu dugu.

-Bizi dugun egoera kontuan hartuta ez da garai onena ikuskizun bat estreinatzeko, ezta?
-Ikuskizuna ia kasualitatez etorri zan. Gero pixka bat jantzi egin dugu eta oso pozik gaude emaitzarekin. Baina ez dugu aukerarik izan eszenaratzeko; programatzaileentzat egindako aurkezpena egin genuen Elorrion eta ez dugu aukerarik izan beste saiorik egiteko. Gaur egungo egoerarekin ‘stand-by’an dago.

-Zure kasuan ohituta zaude saioak streaming bidez egiten. Saioekin jarraitzeko aukera bat da.
-Baina ez da gauza bera, nahiz eta umeek oso ondo erantzuten duten. Gainera, saioak laburragoak egin behar dira.

-Beste hainbat proiektu izango dituzu eskuartean.
-Hegoak proiektuaren bidez hainbat tailer ematen ditugu: poropopoesiakoak, rap tailerrak, haur eta gazte literaturari lotutakoak eta 2021erako artea eta literatura lotuko dituen beste ekimen bat prestatzen ari gara.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados