Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

259 ikaslek hartu dute parte Zornotzako Idazlan Lehiaketan

Zornotzako XXI. Idazlan Lehiaketak “primerako erantzuna” izan du ekimena antolatzen duen Sociedad Artístico Cultural Zornozako kideen . Izan ere, edizio honetara herriko sei ikastetxetako ikasleek egindako 259 lan aurkeztu dira.

Literatur sariketa hiru mailatan banatuta egon da eta 11 urte arteko mailako irabazlea Izaro Pagaldai Aburto izan da ‘Erlojua’ lanagatik eta bigarren saritua Aiala Bilbao Olabarrik eskuratu du ‘Betirako lagunak’ idatziarekin.

12 eta 14 urte bitarteko mailan Ane Bilbao Olabarrik jaso du lehenengo saria ‘Bai, merezi izan du’ lanarekin, eta bigarrena saria Eneko Pérez Salazarrentzat izan da ‘Gau hartako mutila’ idatziarekin.

15 eta 18 urte bitarteko mailan Naia Gallastegi Larrinagak aurkeztutako ‘Zimeltasuna’ testua izan da onena epaimahaikideentzat, eta bigarren saria Aiora Arregiren ‘Arimen gaua’k jaso du.

Hasierako esaldia

Idazlanak abenduaren 4an aurkeztu behar ziren eta partehartzaile guztiak gai librea jorratu ahal zuten. Hala ere, “Paseatzen ari ginela, gau hartako mutila ikusi dut. Berak ikusi nau, hobeto esanda” esaldiei jarraipena eman behar zioten.

XXI. edizioan 134 ikaslek aurkeztu dituzte lanak 11 urte arteko mailan; 51 ikasleren idazlanak aurkeztu dira 12 eta 14 urte bitarteko mailan eta, azkenik, 15 eta 18 urte bitarteko mailan, 74 ikasleren lanak lehiatu dira.

Aurten, osasun larrialdia dela eta, ez da sari banaketa ekitaldirik egingo eta maila bakoitzean saritutako bi lanen idazleak bakarka jasoko dute saria.

“Idaztea eta Literatura modan ez daudela esaten den garai honetan, goraipatzekoa da Zornotzako erakunde ezberdinen laguntzarekin edizio berri bat aurrera ateratzea eta ikasleek eman duten erantzuna”, nabarmendu dute SACZ-eko arduradunek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados