Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Olentzero eta Mari Domingi
kalerik kale ibiliko dira Elorrion umeek etxeetatik ikusi ahal ditzaten

Olentzero eta Mari Domingi Julene Lazkano eta Maria Herrerorekin batera aurkeztu ziren.

Aurtengo Gabonak “pandemiak eta osasun eta segurtasun neurriak bete beharrak markatuta” egongo badira ere, Elorrioko kaleetan ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi “umeek euren etxeetatik ikusi ahal ditzaten”, Udaletxeko arduradunek adierazi dutenez.

Ezohiko urte honetan ezohiko saioa burutuko dute Gabonei hasiera ematen dioten protagonistak, traktorean joango direlako eta ez dutelako geldialdirik egingo. “Aurtengo ekimena ez da aurreko urteetakoa bezalakoa izango. Ez gara plazan elkartuko. Aurten denok geure etxeetan itxaron beharko diegu, leihoetan eta balkoietan, edo espaloietan, kalean bagaude, eta horrela agurtuko ditugu. Ez da kalejira bat, ez desfile bat, ez harrera-ekitaldi bat izango, eta ez da kontakturik egongo”, Julene Lazkano Jai, Kultura eta Gazteria zinegotziaren esanetan.

Ekimen horren helburua “umeen ilusioa bizirik mantentzea da, eta horretarako familien erantzukizuna eskatzen dugu, egun horretan balkoiak eta  leihoak ilusioz eta alaitasunez bete daitezen”, Maria Herrero alkateordearen arabera. Horregatik, eta bizi dugun egoera kontuan hartuta, “Olentzero eta Mari Domingi igarotzen direnean eurengana ez joateko” eskatu du.

Olentzero eta Mari Domingi “oso pozik” daude Gabonak datozelako, baina “aurten elkar besarkatu eta zuen nahiak entzun ezin izango ditugun arren, beste modu bateko proposamena daukagu”, aurreratu dute Olentzerok eta Mari Domingik.

Ekitaldi horretaz gain, umeei eta gazteei zuzendutako hainbat agerraldi prestatu ditu Arriola Antzokiak Gabonetarako, abenduaren 29ra arte antzerkia, musika, ipuin kontaketa, dantza emanaldia eta zinea eskainiko baitira. “Gabonez gozatzera animatu gura ditugu herritarrak, ilusioz beteta, baina modu seguruan, Gabonetako programako emanaldiak ikustera joanez”, Lazkanoren esanetan.

Arriola Antzokiko Gabonetako Programazioa:

Abenduak 13, igandea, 16:00etan antzerki familiarra
‘Tartalo’ Logela Multimedia (Elorrio)
Sarrera: 5€ Bazkideak: 3,50€

Abenduak 20, igandea, 16:00etan zinea (denontzat / 85min.)
‘Bayala, una aventura mágica’
Sarrera: 4€ Bazkideak: 3€

Abenduak 23, asteazkena, 12:30ean. Zinea DBHko ikasleentzat:
‘La inocencia’
Sarrera: 2€

Abenduak 23, asteazkena, 17:00etan. Antzerkia (+3 urte)
‘Olentzeroren gutunak’ Deabru Beltzak
Sarrera: 2€

Abenduak 27, igandea, 16:00etan. Ipuin kontaketa eta margoa zuzenean (+4 urte)
‘Izarretako lore’
Sarrera: 2€

Abenduak 29, asteazkena, 17:00etan. Animazioa (musika, jolasa, dantza) / 60  min.
‘Dibertidanza’ Deabru Beltzak
Sarrera: 2€

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados