Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Elorrioko Udalak laguntza zuzen eta espezifiko berriak prestatuko ditu ostalaritzaren egoera arintzeko

Elorrioko Udalak “epe laburrean abian jarriko dituen laguntza zuzen eta espezifikoen lerro  berriak” ezartzeko asmoa agertu die herriko ostalariei. Iragarritako laguntzen lerro nagusiak zehartu barik badaude oraindik, Covid-19aren pandemiaren eraginagatik jasotako azken murrizketei aurre egiteko bideratuko dira.

Udal gobernuak eta oposizioak herriko ostalariekin barikuan egin zuten bileran eman zen asmo horren berri. Bilkura horretan, taberna eta jatetxeen jardueraren etenaldiagatik izandako galerak estaltzen laguntzeko bideratuko direla adierazi zuten Udal ordezkariek.

Elorrioko Udalak hainbat neurri hartu ditu martxoan osasun krisialdia hasi zenetik. Azaroaren 11n ostalariekin egindako bileran, “100.000 euroko laguntza-lerro orokor bat jarriko genuela abian mikroenpresentzat eta  autonomoentzat” gogoratu zuen Maria Herrero alkateorde eta Gizarte politiketako zinegotziak. Laguntza lerro horrek eskatzeko epea abenduaren 28an ireki zen.

Pandemiak saltokietan, ostalaritzan eta autonomoei eragindako ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko bestelako laguntzak ere eman ditu Udalak. Sektore horiek zaborrarengatik eta bide publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasak ordaintzetik salbuesteaz gain, ekonomia suspertzeko erosketa-bonuen kanpainetara 30.000 euro bideratu zituen. Maiatzean berriz, 40.000 euroko hasierako kreditua  jarri zuen martxan Udalak, alarma egoeragatik jarduera uztera behartuta egon ziren negozioentzat.

Ostalarien kritikak

Ostalarien kolektiboak Udalak abenduan argitaratutako laguntzak jasotzeko baldintzak kritikatu zituen. Oinarrietan azaltzen denez, 2019ko datuekin alderatuta, 2020ko apirila eta iraila bitartean diru-sarreren %60aren murrizketa frogatu behar zutelako, eta baldintza hori ez zen establezimendu gehienetan betetzen.

“Kontuan hartu ziren hilabeteak ikusita, baldintza zorrotzegia izan dela adierazi digute, baina lanean jarraitzen eta jarraituko dugu ostalariek egungo egoera arintzeko laguntzak jaso ditzaten”, adierazi zuen Herrerok.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (6 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados