Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

“Antzezlan berria Zornotza Aretoan estreinatzeak babes berezia ematen du”

“Antzezlan berria Zornotza Aretoan estreinatzeak babes berezia ematen du”

Zornotza Aretoa talisman moduan izanda, Miren Larrea zornotzarrak eta Valentina Raposo txiletarrarek lan berria aurkeztuko dute gaur. Anita Maravillas konpainia sortu zutenetik laugarren lana da ‘Pintto Pintto’ ikuskizuna eta berarekin gogoratu nahi digute zein zoragarri eta xinplea den adiskidetasunaren jokoa.

Gazte hasi zen Miren Larrea arte eszenikoen munduan; hasieran, ipuin kontalari moduan, eta ondoren, Bartzelonara joan eta gero, txotxongiloen mundura bideratu du bere bizitza.

Asteburu honetan estreinatzen duzue antzezlan berria. Zer sentitzen da lehenengo saio honetan?
Alde batetik urduritasuna sentitzen da, hainbeste denbora lan egin eta gero publikoaren aurrean lana probatzeak urduritasuna sortzen du. Beste alde batetik gogotsu gaude, estreinatzeko gogoz eta martxan jartzeko.

Publikoarekin probatu duzue antzezlana estreinatu aurretik?
Bai, proba txiki batzuk egin ditugu lagunekin eta ume talde batzuekin, eta momentuz, harrera ona izan du.

Eta gainera Zornotza Aretoan daukazue lehenengo saioa. Urduri jartzeko beste arrazoi bat?
Alde batetik bai, baina bestetik familia, lagunak, herriko jendea egoteak babes berezia ematen du. Guk zorte handia izan dugu eta beti estreinaldiak Zornotza Aretoan egin izan ditugu. Ohitura bihurtu denez, nahiz eta urduri egon, ondo eramaten da etxean gaudelako.

Talismana bihurtu da zuretzako aretoa?
Bai. Zornotza Aretoak beti hartzen gaitu bere baitan estreinaldirako entsaioak, sorkuntza eta produkzioa egiteko. Eta horren beste denbora espazio berdinean lanean zaudenean, lehen emanaldia bertan egitea gozada bat da; espaziora egina zaude, etxean sentitzen zara.


Adiskidetasuna, xinple eta zoragarria

Ze istorio kontatuko diguzue Pintto txakurraren bitartez?

Pintto galdu egiten den txakurkume bat da. Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolastu nahi. Pinttok, adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zen xinplea den gogoratuko digu.

Familia osoarentzako antzezlana da, ezta?
Lan hau lau urtetik aurrerakoentzat planteatuta dago, baina lan bat egiten dugunean ez dugu umeak direla bakarrik kontuan izaten. Umeekin beti gurasoak, lagunak edo aitita eta amamak etortzen dira eta beraientzat ere eginda dago. Keinu ezberdinak egiten ditugu adin desberdinetako jendearentzako.

Antzezlan honetan beste bi zornotzar dituzu lan taldean.

Bai, Fran Lasuenek egin du lan honetarako musika, eta bestalde, Jabi Renobales zuzendaritzan dago Ivan Alonso bilbotarrarekin batera. Oso lantalde ederra egin dugu eta oso gustura gaude guztiok batera lanean. Fran eta Jabi tamaina handiko artistak dira, guretzako luxu bat da beraiekin lan egitea.


Panpinen tailerra

Antzezlanetako pertsonaiarik garrantzitsuenetarikoak txotxongiloak dira, kasu honetan Pintto txakurra. Zuek egiten dituzue txotxongiloak?
Bai, gure lan prozesua tailerrean hasten da. Guk panpinen tailerra daukagu eta hori izaten da lehenengo fasea, mahaiko lana egin ondoren pertsonaiak diseinatzea. Guretzako errazagoa da guk gure panpinak egitea beti horrela egin izan dugulako.

Beti bideratu duzu zure bizitza arte eszenikora, ipuin kontalari moduan hasi zinan eta antzerki konpainia bat eratzera heldu zara. Zelan izan da eboluzio pertsonal hau?
Nik esango nuke hasieran ez nuela argi pentsatzen. Bizitzeko behar duzuna egiten duzu eta azken finean behar baten moduan hasten dena bizitzeko forma bat bihurtzen da. Ezin dezaket imajina nire bizitza arte eszenikoak ez badaude tartean. Orain, atzera begiraka, hasieran inpultsoa zena ogibide bihurtu da.

Txotxongiloekin lanean hasi zinenean, zer izan zen zailena?
Ez zitzaidan batere zaila egin, oso arin konektatu nuen panpinen munduarekin. Agian hasieran estetikaren kontua gehiago kostatu zitzaidan, baina estetikaren kontrol handia duen Valentina Raposo nire kidearekin ikasi dut estetika gehiago lantzen eta antzezlanen osotasuna begiratzen.

Antzerki birak egiterako orduan, nola dago egoera?
Azken urteotako egoera oso gogorra izan da denontzako, baita arte eszenikoetan. Momentu honetan guk baditugu saioak, baina ez da batere erraza, esfortzu handia egin behar da. Hogeita bi funtzio dauzkagu sinatuta Euskal Herrian, Sareako antzokietan.

Etorkizunerako proiekturik badaukazue?
Bai, hori beti. Buruan hainbat ideia ditut bueltaka eta, posible bada, lan gehiago egin nahi ditugu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados