Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Abadiñoko EH Bilduk ezetza emango dio 2015eko udal aurrekontu proiektuari

Abadiñoko EH Bilduk ezetza emango dio 2015eko udal aurrekontu proiektuari

Abadiñoko EH Bilduk ezezko botoa emango dio martxoko udalbatzan bozkatuko diren 2015eko udal aurrekontuei. Erabaki hori hatzeko hainbat arrazoi dituztela diote, besteak beste, udalak “zerbitzu publikoen pribatizazioan urrats bat gehiago” emango duelako, lantzen ari diren proiektuentzat dirurik ez bideratzea edo iragarritako inbertsioak etorkizuneko herri proiektu zehatz barik egitea.

Aipaturiko zerbitzu publikoen pribatizazioaren arrazoia “azpikontratazioari bideratutako diru partidan 420.000 euro gehitzea, %15a alegia”, azpimarratzen dute. Jarrera horrek “herriarentzat beharrezko diren proiektu garrantzitsuak bideratzea oztopatzen” duela diote.

Bestalde, Galizia plazaren urbanizazioa, Traña-Matienako aparkalekuen arazoaren irtenbidea eta trafikoaren berrantolaketa eta Zelaieta auzoko berrantolaketa eta urbanizazioa bezalako proiektuak “aurrekontuetan inolako diru partidarik” bideratu gabe lantzen ari direla diote.

2015erako aurrekontuetan aurreikusten diren inbertsioak “etorkizuneko herri proiektu zehatzik eta hausnarketa sakonik egin gabe” egiten dituztela diote. Horren adibide Gazteluako saneamenduari emandako irtenbidea jartzen dute, arazoa bera dutelako herriko baserri auzo guztie.


EAJren jarrera salagarria

Gainera, era parte-hartzailea baztertzen duten aurrekontuak “ez daude gaur egungo testuinguru sozioekonomikora moldatuta” eta ez dute Udal enplegu plan propioa sortzen, ez ditu konpontzen etxebizitzarako irisgarritasun arazoak, ez da zerga bilketa herritarren egoera ezberdinetara egokitzen eta ez da gizarte zerbitzuetan dauden beharrizanak asetzeko plan propioa lantzen.

Gaur egun aurrekontuak garatzeko, udal gobernuak jarritako legearen arabera, aurrekontuak onartu ondoren edozein unetan nahi dituen erara alda ditzake. Eta EH Bilduren ustez “lege hau onartezina da”.

Bestalde, EH Bilduk salatu egin du “EAJk legegintzaldi osoko aurrekontuetan Abadiñoko Independienteei emandako babesa”. Jeltzaleek izandako jarrera horrek, EH Bilduren esanetan “Abadiño etorkizunerako proiektu integralik gabeko eta pilatutako hainbat arazo dituen herria izatera kondenatu dute”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados