Abadiñoko Udalak 6.460,18 euroko diru-laguntza banatu du 28 herritarren artean euskara ikastearren. Diru kopuru horrekin 2017-2018 ikasturtean euskara eskolak hartu zituzten herritarrei lagundu zaie, Hezkuntza eta Euskera Arloko zinegoztiak, Argi Abadek, esan duenez.
Onuradunek pasa den irailean egin zuten diru-laguntza eskabidea. Diru-laguntzak jasotzeko bi baldintza bete behar dira: Abadiñon erroldatuta egotea eta, gutxienez, eskola-orduen %80ra joana izatea.
Euskara Arloko zinegotziak herritar guztiak animatu ditu euskara ikastera eta ikasketa horiek errazteko diru-laguntza horiek jarri ditu Udalak. “Aurrerantzean ere diru-laguntzak mantenduko dira”, Abaden esanetan.