Adinekoei zahartzaro aktibo eta osasungarri bat emateko asmoz, hainbat ikastaro eta tailer antolatu ditu Durangoko udaleko Adinekoen Sailak. Horietako batzuk landare kontserba eta mermeladei buruzko tailerra, argazkiak moldatzeko ikastaroa eta elikadurari buruzkoa dira.
Durangoko Udaleko Adinekoen Sailak herriko adinekoei zuzendutako ikastaro eta tailer berriak antolatu ditu, zahartzaro aktibo eta osasungarri bat bultzatzeko asmoarekin. Prentsa ohar bidez udalak jakitera eman duenez, pertsona hauen aisialdia modu onean kudeatzea da helburua eta ???mendekotasun egoerak neurri baten atzeratzea???.
Antolatu dituzten ikastaro eta tailerrak hauek dira: landare kontserba eta mermeladei buruzko tailerra; adimen emozionala eta adinari buruzko ikastaroa; etxeko kontabilitatea (Excel) ikastaroa; argazkiak ukitu eta moldatzeko ikastaroa; landare osasungarriak eta elikadurari buruzko ikastaroa; eta barre-terapia tailerra.
Izena eman nahi duenak urtarrilaren 18tik aurrera egin beharko du Durangoko adinekoen udal egoitzan (Astarloa kalea, 1). Informazio gehiago nahi izanez gero telefono hauetara deitu behar da: 94 603 00 00 edo 94 620 03 21.