Duela aste batzuk, ???hainbat hedabide españolek??? kaleratutako informazioaren arabera, Atxondoko eta Elorrioko Udalek Segi erakundeari AHTren planoak agertzen ziren dokumentazioa eman zioten, informazio horiei erantzunez prentsa oharra igorri du Atxondoko Udalak komunikabideetara. ???Udaletxe honetan AHTaren inguruan dagoen dokumentazio guztia publikoa dela eta beraz, edozein herritarren eskura dagoela???, gogorarazten du oharrean.
Hedabideek zabaldutako albiste horrek ???kriminalizazioa??? duela helburu salatu du Gobernu Batzordeak, ???AHTa onartzen ez duten Udalen aurka duten azkeneko tresna???.
Urkitze aldean lanik hasi direla eta horko ???segurtasuna??? bermatzeko azken egunetan Atxondon ???jasaten ari diren kontrol poliziala??? salatu du oharrean Udalak.
AHTaren bultzatzaileei eskaera bat egiten die Atxondoko Udalak, ???proiektu inposatu hau gelditu eta eztabaida publikoa zabaltzea???.