Atxondo AHTrik Ez! plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo udaletxearen inguruan eraikin barruan osasun larrialdia hasi zenetik lehenengo osoko bilkura egiten ari zen bitartean.
Bertaratu ziren herritarrek trenaren aurkako banderatxoak erakutsi zituzten eta udaletxe aurreko zebra bidean egon ziren hara eta hona AHTko lanetan dabiltzan kamioien joan etorria oztopatu nahian.
Elkarretaratzean parte hartu zutenek “ez gara ixilduko” eta “orain onoiz baino ozenago: Atxondok AHTri Ez!” aldarrikatzeaz gain lanekin eta azpiegiturarekin duten desadostasuna agerian jarri zuten “ez dugu nahi eta ez dugu behar” esanez.
Bozkatu beriro Azkarateri!! Bozkatu PNV!!