Zornotzako EH Bilduk AHTren kontrako elkarretaratzea egingo du bihar, goizeko 10:00etan Udaletxe plazan. Ekimen horrekin ‘Inondik inora ez doan trena!’ salatu nahi dute.
Mobilizazio horrekin Abiadura Handiko Trenaren proiektuak dakarren eragilketaz gain, proiektu horri buruz herritarrek erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi dute. Gainera, garraio egitasmo hori gauzatzeko egin behar diren desjabetzen kontrako jarrera ere azalduko dute.