
Aiko Taldeak Eguberrietako ohiko erromeria egingo du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian bihar eta horren inguruan hainbat ekitaldi prestatu dituztela taldeko musikari eta dantza-maisuek.
Eguneko egitaraua 13.00etan hasiko Andra Mari elizpean eskainiko duten sokadantzarekin eta agerraldia amaitu ondoren Plateruena Kafe Antzokiraino joango den kalejira-poteoa-dantzaldia egingo dute. 14.30ean txakolina dastatuko dute bertaratukoek eta 15.00etan bazkari herrikoia hasiko da.
Bizkaiko Gaiteroak
Bazkalostean, Aiko Taldeak 17.00etatik aurrera egingo den erromeria alaituko du, eta 20.00etan, Bizkaiko Gaiteroen txanda izango da. Eguna amaitzeko, Aiko Taldea arduratuko da berriro ere musika jartzeaz, guateke tradizional bat alaitzeko asmoz. Ospakizuna 22.00etarako amaitzea aurreikusi dute.
Plateruenan egingo den bazkarira joateko 20 euro ordaindu behar dira aurrez eta horretarako, tiketak Durangoko Kafe Antzokian bertan eros daitezke edo bestela diru-sarrera egin Kutxabankeko ES07 2095 0233 1091 1639 0934 kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea).
Ospakizuna dantzazale guztientzat zabalik egongo da. Ospakizun hau “garrantzi handiko topaketa bilakatu da euskal dantza herrikoien zaleentzat, bertan elkartzen baitira ikasitako trebetasunak erakusteko asmoz, herrietako erromeria tradizionalak gogorarazten dituen jardunaldi ezin dibertigarriago honen bitartez”, Aiko taldeko kideen esanetan-.
Eguberrietako dantza-bazkari tradizionala duela hamar urtez geroztik ospatzen du Aiko taldeak. Urtean zehar antolatzen dituen dantza tailer eta ikastaroetara ehunka pertsona erakartzek dituzte, bertan “egungo mundura egokitutako irakaskuntza-metodo propio, dibertigarri, argi eta erraz batez” baliatuz.