Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Ainara Otxotorena izango da berriro EH Bilduren hautagaia Mañariko alkatetzari eusteko helburuarekin

Ainara Otxotorena Mañariko alkatea izango da maiatzaren 28ko Udal hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendaburua. Berarekin aurkezten diren mañaritarrak, “ideiak dituen taldea” eta “lanerako gaitasun handia” izateaz gain “kudeaketa-lanetan ezagutza handia“ dutela, azpimarratu dute.

Alderdi subiranistak osatutako zerrendan agertzen diren herritarrak “Mañariko aniztasuna ordezkatzen dute“ eta helburu horri eutsi nahi izan diote zerrenda osatzerakoan. Izan ere, “adin ezberdinetako jendea, sentsibilitate eta errealitate desberdinetako pertsonak” aukeratu dituzte.

Osatutako zerrenda egiterakoan, kontuan hartu dute herritarrek esandakoa; hau da, “EH Biduren kudeaketa munizipalaren ondoren Mañarian bizitzen jarraitu nahi dutela eta hori dela gure termometrorik onena. Udal kudeaketatik, egunetik egunera, Mañaria bizitzeko leku hobea izan dadin laguntzen jarraitzea dugu helburu“.

Hautagaien zerrenda:

1- Ainara Otxotorena Iriarte

2- Aitziber Areitio Iriondo

3- Endika Fernandez Amesti

4- Martín Uriarte Inzunza

5- Garazi Etxebarria Bizkarra

6- Unai Uribarri Artabe

7- Irune Garitaonandia Etxebarria

8- Iván Vega Alberdi

9- Izaskun Gorostiza Oruna

10- Mari Luz Gorostiza Arroitaonandia

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 2,50 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados