Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitor Bizkarrak bihar kantatuko du Durangon, finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioan

Durangoko Landako Guneak 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen itzuliaren azken saio hartuko du bihar, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Agertokira igoko diren sei bertsolarien artean Aitor Bizkarra egongo da, lehiaketaren fase honetaraino heldu den eskualdeko bertsolari bakarra.

Bizkarrarekin batera Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Julio Soto eta Saioa Alkaiza izango dira. Gai-emaile lanak Ane Ezenarrok egingo ditu.

Bizkarrak irabazi zuen urriaren 9an Lizarran jokatutako lehen faseko saioa, eta garaipen horrek Durangoko finalaurrekoan egoteko eskubidea eman zion. Fase horretan Miren Amuriza berriztarra eta Gorka Pagonabarraga durangarra ere lehiatu ziren, baina Arrasaten jokatutako jardunaldian ez zuten finalerdietarako txartela lortu.

Bertsolari abadiñarrak bi aukera ditu finalaurrekoetako bigarren itzulira sailkatzeko: Durangoko saioa irabaztea edo lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolarien artean ez egotea.

Durangoko saiorako sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta larunbatean bertan, Landakoko txarteldegian, 15:00etataik aurrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados