Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitor Elordi, Eñaut Elorrieta eta paella lehiaketa izango dira Mallabiko hitzordu nagusiak

Azken urteetako gora-beherak gainduta, Mallabiko Andra Mari jaiak “ohiko izaerara bueltatuko dira”, Igor Agirre herriko alkatearen esanetan. Uste horrekin, “disfrutatzeko gogoa dagoela” azpimarratzeaz gain, “dena ondo ateratzea” espero du.

Udalak “gustu eta adin guztietarako” egitarau oparoa prestatu du herriko elkarteekin eta zenbait herritarrekin batera. Hala ere, Aitor Elordi pelotariak piztuko duen txupinazoa, Eñaut Elorrietaren kontzertua edo San Roke eguneko paella eta marmitako txapelketak dira Agirrek gogokoen dituen ekimenak.

Elordik bihar arratsaldeko zazpietan piztuko duen txupinazoa lehertu aurretik, umeak izango dira protagonista nagusiak, jolas parkea eta apar festarekin gozatzeko aukera izango baitute, Gainera, kalez kale ibiliko dira Mallabiko trikitilariak.

Elordi eta Altuna

Txupinazoaren ondoren, Ondalan konpartsak jarriko du giroa erraldoi eta buruhandien kalejirarekin, txokolatada egongo da eta 21:30 pelota jaialdia hasiko da. Lehenengo partiduan, Exposito eta Arbizuk Mata eta Erostarberen aurka jokatuko dute, eta bigarrenean Elordik eta Rezustak osatutako bikoteak Altuna III.a eta Tolosarekin indarrak neurtuko dituzte.

Laiotz taldearen erromeriarekin osatuko da eguneko egitaraua.

Andra Mari eguneko ospakizunak 11:00etako mezarekin, Mallabiko dantzarien ekitaldiarekin eta EinGO taldearen erromeria ibiltariarekin abiatuko dira.

Arratsaldean, tute txapelketaz gain, Mallabiko gizonezkoen XXXIII. eta emakumezkoen III. harri-jasotze saria jokatuko da.

Gizonezkoek, 100 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko bola erabiliko dituzte eta Claudio Iriondo (Irun), Paulo Azpiazu (Osintxu), Mikel Lopetegi ‘Urra’ (Zarautz), Iraitz Arruti (Zarautz), Eneko Bilbao (Kortezubi), Jon Gisasola ‘Zelai V’ (Mallabia), Petre Bulgarea (Palacios de Goda) eta Enrique Lago (Madril) izango dira lehiakideak.

Emakumezkoek berriz, 62,5 kiloko zilindro zaharra eta 62,5 kiloko bola altxatuko beharko dituzte. Patricia Martin (El Ferrol), Karmele Gisasola ‘Zelai III’ (Mallabia), Ainitze Zumeta (Zarautz) eta Lierni Osa (Zaratuz) izango dira nor baino nor.

Eñaut Elorrieta

Infoncundibles taldeak eskainiko duen kale antzerki ikuskizuna eta 22:30etatik aurrera Eñaut Elorrietak eskainiko duen kontzertuarekin osatuko da martitzeneko egitaraua.

San Roke eguneko ospakizunak paella eta marmitako lehiaketa arrakastatsuekin abiatuko dira. Eguerdian, meza emango da eta ego goizeko ekitaldiak lehiaketa gastronomikoen sari banaketarekin eta jubilatuen bazkariarekin osatuko dira. Bazkalostean, Iñaki Basaberen saioa izango da adindunentzat.

Arratsaldean, koadrilen arteko jolasak egongo dira, iluntzean txerri errea dastatzeko aukera egongo da eta Luhartz taldeak girotuko duen erromeriak emango die amaiera aurtengo jaiei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados