Durangoko Kurutziaga ikastolak lau urteko prozesuaren ondoren gauzatutako jolas-eremu berria inauguratuko du zapatuan, goizeko 11: 30ean, eta bertan egongo dira Aitziber Irigoras, Durangoko alkatea; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Josune Bañales , EHI-Euskal Herriko Ikastolen ordezkaria eta Jon Elorrieta, Kurutziaga Ikastolako presidentea.
10.000 metro koadro biltzen dituen jolas-eremu eraberrituaren oinarrietako bat genero berdintasuna (hezkidetza) da; hau da, neskato-mutikoei aukera berdinak eskaintzen dizkiela. Beste bi zutabeak naturaren integrazioa eta parte-hartzea dira.
Inaugurazio ekitaldiko hitzaldien ondoren, jolas-eremu berriaren bisita gidatua egongo da eta jarraian, Haur Hezkuntzako eraikina ezagutzeko parada izango dute bertaratzen direnek.
Ikastolaren kanpoaldeko lurrazalak 13.000 metro koadro ditu eta horietatik 3.500 Durangoko Udalak 35 urtez lagatako lurzoru mugakideari dagozkie. Eremu horretan egongo diren menditxo, errekatxo eta zuhaitzekin batera, Euskotrenek emandako tren unitate bateko kotxe bi daude.
Queremos algo igual para el colegio Landako