Auzoetako jaiei jarraipena emanez, asteburu honetan, Alakao auzoaren txanda izango da. Hala, Alakao jai giroan murgilduko da eta ostiralean, abenduak 13, emango die hasiera festei, goizean egingo den kalejirarekin.
Horrez gain, ekintza gehiago antolatu dira ostiral zein iganderako: meza, luntxa, erromeria eta txokolatada, esaterako.
Barikua:
11.30 Kalejira Alakotik ermitara
12.00 Meza. Ondoren luntxa eta erromeria
Domeka:
11.30 Kalejira Alakotik ermitara
12.00 Meza. Ondoren luntxa eta erromeria
Txokolatada