Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Aldarrikapena eta jai giroa ez dira faltako domekako Bizkargi Egunean

bizkargi eguna 2018Bizkargi Gogoratuz Elkarteak antolatutako Bizkargi Eguna ospatuko dute domekan Zornotza, Larrabetzu eta Morga batzen dituen mendi tontorrean. Aldarrikapenarekin uztartuta, egitarauan ez dira musika, dantza eta bertsolariak faltako. Ospakizun eguna, Sartikurtz eguna, maiatzaren 3a izaten bada ere, alpalditik jai egunaren ondorengo domekan egiten da Bizkargi Eguna.

Egunari goizeko 11:00etan emango zaio hasiera trikitilariekin eta txistulariekin. Ondoren, 12:30ean, ‘Iragana, oraina eta geroa’ goiburu izango duen ekitaldia hasiko da. Jarraian, Bizkargi 1937 zapantzar taldearen eta Larrabetzuko Bizkargi Dantza Taldearen emanaldiak egongo dira.

Jarraian, Etxanoko Nagusiari harrera egin eta aginte-makina irudikatzen duen txuzoa emango diote. Bertsotan, Xabier Arriaga ‘Txiplas’, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue eta Malen Amenabar arituko dira. Ondoren, Eneko eta Markelek kantaldia eskainiko dute.

13:15ean Dimako ‘Kantu bat gara’ taldearen kontzertuaren txanda helduko da eta, arratsaldean, berriz, Larrabetzuk hartuko du aldarrikapenaren eta festa giroaren lekukoa. Egun osoan zehar ez da janik eta edanik faltako Bizkargiko tontorrean.

Bizkargi Egunaren jatorria

Bizkargi Egunaren jatorria Gorozika, Morga, Etxano, Larrabetzu eta Muxikako parrokietako jendea eta udaletxeetako zinegotziak elkartzen zituen ospakizunean dago. Aspaldian, bertan bildutakoek Etxanoko jabetzakoa den ermitan meza entzun eta ondoren erromerian parte hartzen zuten. Erromeriari hasiera emateko, Etxanoko Udalaren ordezkariak ‘txuzoa’ lurrean sartu behar zuen ermitaren ondoan.

1936ko Gerran hainbat borrokaldi izan ziren Bizkargin euskal gudarien eta faxisten artean, tontorra behin eta berriro irabazi eta galduz. Borrokaldietan ehunka milizianok eta gudarik parte hartu zuten, batailoi desberdinetan antolatuta. 1937an ermita suntsituta geratu zen, baina urte batzuk geroago, 1943ko maiatzaren 16an, berriro eraiki eta inauguratu zuten.

Gerra osteko garaia

Gerra osteko hamarkadetan Santikurtzeak ospatzeari ekin zioten berriro nolabaiteko normaltasunez, meza eta erromeria famatu bilakatuz. Oroitzapen eta aldarrikapen eguna ere bazen, hildakoen senideek eta gudadiek ere parte hartzen zutelarik.

Azken hamarkadetan, Zornotzako Udabarri Dantza Taldea, AEK, Amnistiaren Aldeko Batzordea edo Etxanoko Andra Mari Elkartea arduratu dira Bizkargi Eguna antolatzeaz, testuinguru politiko-sozial berriei egokituta. Azken edizioak berriz, Bizkargi Gogoratuz Elkarteak hartu du bere gain antolakuntzaren ardura.

bizkargi eguna egitaraua 2019

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados