‘Gazte sentitzen direnen eguna’ goiburuarekin ospatuko da bihar eta zapatuan Zornotzan aurtengo Gazte Eguna. Zortzigarren edizioa beteko duen ekimenaren egitarauan musika agerraldiak edo zapatuko txupinazoa eta bazkaria nabarmenduko dira.
Zornotzako Gazteak, Lutaber tabernarien elkartearen eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin antolatutako ospakizunak bihar hasiko dira, arratsaldeko 18:08an, umeentzako prestatutako jolasekin. Zortziak aldera, Erruki taldeak girotuko duen erromera iragartzen dute eta 22:38etatik aurrera Band Sound eta Lagunak eskainiko duten ekitaldiarekin amaituko dira eguneko ekitaldiak.
Zapatuko egitaraua goizeko 10:38an piztuko duten txupinazoarekin eta jarraian erraldoiak eta Bizkargi 1937 zanpanzarrek hasiko duten kalejira abiatuko da. Ordu erdi geroago zumba saioa egongo da karpan eta ordu batak aldera Zaparrada batukadako kide ohiak kontzertua eskainiko dute.
400 gazte inguru bilduko dituen bazkaria arratsaldeko hirurak aldera hasiko da eta bazkalostean Larru eta lagunen saioa egongo da. 18:28ak aldera Elektrotxufla taldearen ekitaldia egongo da Luis Urrengoetxea kalean. Gaueko hamarrak aldera Alerta gorria eta Des-kontrol taldeek eskainiko dituzten agerraldiekin osotuko da aurtengo egitaraua.
¿de verdad no se va a suspender esto con la que está cayendo ? Lo digo por las medidas tomadas en la comarca con concentraciones similares.
Euskaraz badakigu