
Tuterako Peña Beterrik eta Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Amaia Aroma (Durango, 1936) txistularia omendu zuten asteartean. Aintzatespen ekitaldia Erriberako herrian ospatzen ari diren Santa Ana jaien baitan egin zioten.
Amaia Aroma 18 urterekin hasi zen txistua jotzen, sortu berria zen ‘Garbi Alaiak’ dantza taldea laguntzeko asmoarekin, DURANGON.COMeri emandako elkarrizketan azaldu zuen moduan. Gainera, “txistu kontzertu baten parte hartzen zuen lehenengo emakumea izan nintzen”, Aromak berak adierazi zuenez.
Tuteran jasotako omenaldian hainbat lagunen babesa izan zuen Aromak, berarekin batera Jaizale Durangaldeko txistulari taldeko zenbait kide eta beste hainbat lagun egon baitzen.