‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainaren hogeita bostgarren i-Pad elektronikoa zozkatu zen azaroaren 1ean eta zenbaki irabazlea Amaia erropa dendak banatutako 582.273 zenbakiari egokitu zaio.
Ordezko zenbakia berriz, 591.735a da eta berau Oliver dendan banatu zen.
‘Salerosketak be euskeraz’ kanpaina ITG taldeak Bizieuskaraz proiektuaren barne antolatutako ekimena da. Bere helburua Durangoko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea da.
Zozketa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da erosketa tratua euskara hutsean egitea. Hala eginez gero, merkatariak euskerazko aplikazioak dauzkan iPad elektronikoaren zozketarako txartela emango die bezeroei. Zozketa hile birik behin egiten da.