Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak ia 120.000 euroko aurekontua bideratu du euskararen normalizazioa eta dinamizazioa bultzatzeko programa desberdinak garatzeko. Horrela, euskara zerbitzurako idazpena %31 handitu da.
“Azken boladan urrats garrantzitsu bat eman dugu arlo honetan, Berriz zerbitzu honetara gehitu baita”, azaldu du Oskar Zarrabeitiak, Amankomunazgoaren presidenteak.
Aurtengo nobedadeen artean azpimarratzekoa da, maiatzaren 1etik, Artez Euskara Zerbitzua enpresa zerbitzua kudeatzeaz arduratzen dela, Elhuyar enpresa ordezkatuz. Kontratua urte baterako izango da, eta beste urte bat luzatzeko aukera egongo da. Zerbitzua, 35.400 eurorekin esleitu da. Gainera, Amankomunzagoak euskerako teknikari postua sortuko du epe laburrean.
Proiektuen kapituluan, euskera sailak 71.223 euroko aurrekontua du urtero, eta kopuru horrekin hainbat proiektu jarriko dira martxan. Hauen artean Izarren Distira, Berbalagun, Euskaragida, Aisialdiko begirale ikastaroa eta Futbola oinarritik euskaraz.
Teknologia berrien garrantzia
Bestalde, proiektu berriak eskainiko dira, Amankomunazgoaren apustua euskeraren arloan teknologia berrien garrantzia azpimarratzea izanik. Beraz, bi plataforma digital ipiniko dira eskualdeko herritarren esku: Durangaldeko euskararen ataria eta Beharsarea. Lehenengoan euskararekin zerikusia duten Durangaldeko albiste, proiektu eta ekitaldiak jasoko dira. Bigarrenean, ordea, euskerazko lan eskaintza eta eskaerak jasoko dira.
Honetaz gain, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finantzaketan 3.000 euro jarriko ditu Amankomunazgoak, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan, Gerediaga laguntzen du egutegiak eta Astola urtekaria egiten.