Elorrioko Iturri Kultur Etxeak apirileko lehenengo astera aurreratu du Hileko dokumentalaren emanaldia, Aste Santuko oporrak direla eta. ‘Amateurrak espazioan’ dokumentala ikusgai jarriko duen emanaldia apirilaren 5an izango da, arratsaldeko 19:30ean.
Max Kestner zuzendari daniarraren ‘Amateurrak espazioan’ dokumentalak Krsitian eta Peterren istorioa islatzen du. Biak goi mailako ingeniariak dira eta euren ametsa gauzatzeko ahaleginetan dabiltza: espazioratzeko ontzi bat eraikitzea. Arrakasta lortuz gero, historian laugarren herrialdea izango da Danimarka Lurraren atmosferatik kanpora pertsonak bidaltzen.
Dokumentalean ikusgai jartzen den istorioa, emakume-gizonen amets nagusietako bat erakusten du eta hori lortzeko agertzen diren traba txikiak ere bai.
Emanaldia jatorrizko bertsioan emango da, danieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Aupa Zapla:
Hilean behin dokumentalak ikusteko ez da sarrerarik ordaindu behar; emanaldiak dohakoak dira. Ikusi web orria:
http://www.elorrio.eus/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/20170405_EldocumentaldelmesAmateursenelespacio.aspx
Sarrera garestixa..ea udalak dirua inpintzen daben