Banner en desktop Banner en moviles
Berrizko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Maristak Durango

Amorebieta-Etxanok Euskaraldiaren Hamaikakoak aurkeztuko ditu martxoaren 27an Zelaietan

Amorebieta-Etxanoko Euskaraldiaren batzordeak Hamaikako taldearen aurkezpen ekitaldia egingo du Zelaieta zentroan, datorren asteazkenean, martxoak 27, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldi hau beste urrats bat izango da eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzen duen Euskaraldia ariketa soziala prestatzeko.

Ekitaldian zehar herrian sortutako Hamaikako ezberdinen aurkezpena egingo da, talde hauek udalerriko alor desberdinetako pertsonek osatzen dituzte. Guztira, honako hamaikakoak aurkeztuko dira: Kirol arloko Hamaikakoa, Kultur Hamaikakoa, Gazteen Hamaikakoa, Euskaldun berrien Hamaikakoa, Nagusien Hamaikakoa, Gurasoen Hamaikakoa eta Hitanoaren Hamaikakoa.

Era berean, une honetan zabalik dago Euskaraldian ahobizi edo belarriprest gisa parte hartzeko izen-ematea. Ildo horretan, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar oro animatzen du bi rol horien artean, dela Ahobizi (euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen dutenak), dela Belarriprest (euskaraz hitz egitera animatzen dutenak, nahiz eta erraz hitz egin ez) izena eman eta parte hartzera. Interesdunek, euskaraldiaren webgunean eman dezakete izena.

Epea zabalik

Gainera, herriko dendak, enpresak eta elkarteak oraindik garaiz daude entitate modura Euskaraldian izena emateko. Orain arte, Amorebieta-Etxanoko 50 entitatek eman dute izena. Oraindik egin ez dutenek bat egin dezakete https://entitateak.euskaraldia.eus/parte atariaren bidez.

Tokiko establezimenduek euskararekin duten konpromisoa agerian uzteko asmoz, datozen asteetan argazki bat egingo da Euskaraldiarekin bat egiten duten saltoki eta ostalaritzarekin batera. Haien inplikazioa funtsezkoa da, herritarrekin eguneroko eta gertuko harremana baitute, eta euskaraz naturaltasunez mintzatzea gero eta errazagoa eta ohikoagoa den ingurune bat bultzatzen baitute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados