Amorebieta-Etxanoko Udalak abesti ez-sexistak, Zor Hontzaren abestia edo Beldur Barik programaren zerrendako kantuekin osatutako profila ireki du Spotify plataforman. Baliabide digital horren bidez, “herritarrak animatu nahi ditu tokiko musika, arduratsua, errespetuzkoa eta ez-sexista kontsumitzera”, Udal arduradunen esanetan.
Karmen eta Santanatxu jaiei begira egindako ekimenarekin “publiko orokorra eta, bereziki, gazteak animatu nahi ditu datozen jaietarako hautatutako zerrenda baten bidez musika kontsumitzera”. Beldur Barik egitasmoa, esterako, Euskadiko erakundeek bultzatutako ekimena da “eta gazteen artean indarkeria sexista prebenitzera zuzenduta dago”.
Hainbat baliabide erabiltzen dituen egitasmo horren helburua, gazteen artean hausnarketak eta eztabaidak sustatzea nahi ditu, “gizartea eraldatzen laguntzeko, matxismoari aurre egiteko eta berdintasunezko gizarte bihurtzeko”.
Herritarrek Amorebieta-Etxanoko Udalak aukeratutako abestien zerrendaz gozatzeko egin behar duten gauza bakarra Spotifyn duen profila jarraitzea da.
Hedapen kanalak zabaltzea
Ireki berri duen profil horrekin, Udalak sare sozialetan duen presentzia handitzen jarraitzen du, “aro digital berri honetan atzean ez geratzearen garrantziaz jabetuta”. Izan ere, “hedapen-kanalak zabaltzea, optimizatzea eta eguneratzea lehentasuna da” Udalarentzat eta sare sozialek eskaintzen duten aukera baliatuz “herritarrekiko interakzioa sustatuko du”.
Udalak martxotik Facebook, Instagram eta Twitter plataformetan dituen profilei, orain, Spotify musika eta podcasten plataforma gehitu die.
- Facebook: https://www.facebook.com/amorebietaetxanokoudala
- Twitter: https://twitter.com/amoretxanoudala
- Instagram: https://www.instagram.com/amorebietaetxanokoudala