Banner en desktop Banner en moviles
Abadiñoko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
UNI Eibar Ermua

Amorebieta-Etxanoko Udalak bizkaiera lantzeko ikastaroa antolatu du estreinakoz

Hika eta Noka ikastaroko partaideak.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bizkaiera lantzeko ikastaroa antolatu du estreinakoz, eta urriaren bigarren hamabostalditik urtarrilera arte iraungo duen ekimena 100 ordu ingurukoa izango da.

Ikastaroaren helburua “euskaldun zaharrei zein euskaldun berriei bizkaiera erabiltzera animatzea eta zornotzarren artean euskarazko sareak osatzea da”, Udalaren Euskara Zerbitzutik adierazi dutenez. Horrela, “euskaldun zaharrei euskara gaitasuna hobetzeko aukera” eskaini eta “euskaldun berriei, berriz, bizkaierara hurbiltzeko bidea” erraztuko zaie.

Bizkaiera lantzeko ikastaroa antolatzea “euskaldun berri zein euskaldun zaharren aspaldiko eskaera da”, Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez: Izan ere “euskaldun berriek euskara batutik herriko hizkerara hurbiltzeko beharra dute, euskaldun zaharrekin integratzeko, eta horretarako oinarrizko azalpen batzuk behar dituzte. Euskaldun zaharrek, berriz, herriko hizkera darabilte, baina arau gramatikalen inguruan inork ez die ezer erakutsi orain arte, eta askotan ez dakite zer den zuzena eta zer ez”.

100 ordu

Ikastaroa 100 ordu ingurukoa izango da, guztira, ordu eta erdiko zazpi saio egingo baitira bi asterik behin. Bertan, oinarrizko nozioak ikasiko dira, herritar arruntak erakartzeko eta euren artean sarea osatzeko.

Ikastaroa doakoa da, hala ere, izena ematea beharrezkoa da eta bihartik irailaren 29ra arte apuntatu daiteke esteka honetan.

Bestelako argibiderik behar duenak Euskara Zerbitzuren 946300002 telefonora deitu dezake (120 eta 121 luzapenak), edo euskara@amorebieta.eus posta elektronikora idatzi.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados