
Ander Apraiz atxondarrak joan den martxoan burutu ziren Euskadiko Geologia Olinpiadak irabazi zituen. Pasa den ostiralean, berriz, Euskadiko Filosofia Olinpiadetako sari banaketa ospatu zen Bilbon eta June Salas durangarra txapeldun geratu zen gogoetaren modalitatean. Biak dira Durangoko Institutuko ikasleak.
Euskadi mailako Geologia Olinpiadak irabazita, Ander Apraiz Caceresera joango da asteburu honetan Espainia mailako finala jokatzera. Gainera, dena ondo joanez gero, Hego Koreara joateko aukera izango du.
Filosofiako Olinpiadei dagokionez, June Salas, gogoetaren modaliateko txapelduna, Malagara joango da apirilaren 26 eta 27an jokatuko den estatu mailako finalera. Amaya Intxausti durangarra ere Euskadiko finalista izan da arlo honetan. Sara Zabalegi elorriarra, aldiz, bigarren geratu da gogoetaren modalitatean. Guztira, Durangoko Institutuko 9 ikaslek hartu dute parte Euskadiko Filosofiako Olinpiadetan.