Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskolak, 2021-2022 ikasturtean emangoko dituen ohiko ikasketak osatzeko ekimenak abiatuko ditu urrian. Alde batetik, ‘Euskal kantutegia XX. mendeko kantagintzan’ tailer berria eskainiko du Ander Erzilla irakasle durangarrak, eta bestalde, hitzaldi musikalen 25. edizioari ekingo dio Ana Celia Ormaetxeak.
Lehenengoz emango den tailerraren helburua “euskal kultura musikala transmititzea izango da, ondare hori ikuspuntu praktiko eta teorikotik hurbilduz”, zentroaren arduradunen esanetan.
Erzillak emango duen ikastaroa astean behin izango da eta ordubeteko iraupena izango du. Klaseak bi zatitan banatuko dira; lehenengoan, pieza ezberdinen azterketa teorikoa (forma, estiloa, testua, armonia) egingo da, eta, bigarrenean, parte hartzaile guztien artean piezak abestuko dituzte, aurreko atal teorikoa kontutan hartuz.
Izen-ematea zabalik dago jada eta klaseak urritik aurrera hasiko dira, ostegunetan 20:00etan.
Hitzaldi musikalak
Bestalde, Ana Celia Ormaetxearen hitzaldi musikalen 25. edizioa urriaren 9an hasiko da. Aurten, ohiko modalitate presentziala eskaintzeaz gain, hitzaldiak streaming bidez emango dira. Berrikuntza horren bidez, bere etxeetatik edo beste edozein lekutatik jarraitu ahal izango dituzte ziklo berriko ekimenek Kurutzesantura gerturatu ezin direnek.
Jardueretako programa erabat interaktiboa izango da; horrela, hitzaldi osoa entzuteaz eta edukiak ikusteaz gain, aktiboki parte hartu ahal izango da galderekin edo partehartzaileen artean sortzen diren solasaldietan parte hartuz.
Jarduera hauetakoren bat egin nahi dutenek Durangoko Musika Eskolan eman dezakete izena edo 94 603 00 35 telefonora deitu dezakete.
¿Y esta gente de la foto no tiene que guardar la distancia si no lleva mascarilla?
Vaya ejemplo!