Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Andra Mari kalea, Pagabe baserriko bidea eta Kanpaneta ingurua hobetuko ditu Udalak

Mañariko Udalak herriko hiru gune hobetzeko lanak hasiko ditu gaur. Iragarritako lanak, Andra Mari kalean, Pagabe baserrira doan bidean eta Kanpaneta inguruko bidean eragingo dute eta aste gutxiren barruan amaituak egotea aurreikusten da.

Andra Mari kalean egingo diren lanak, bidea asfaltatzea eta espaloien irisgarritasuna bermatzeko neurriak hartzeaz gain, ibilgailu eta oinezko zein bizikleten bizikidetza bermatzeko neurriak hartuko dira. Horrez gain, zenbait zaborrontzien kokalekua birgaituko da.

Aldegoienan aurrera eramango diren lanak Pagabe baserrira doan bidean eragingo dute. Aurreikusitako lanak bertara doan bidea asfaltatzea ahalbidetuko dute eta horren ondoren “Mañariko baserri guztiek izango dute bidea asfaltatuta”, Endika Jaio herriko alkatearen esanetan.

Herrian egingo den hirugarren hobekuntzak Kapaneta inguruko bidea egonkortzean eragingo dute. Gainera argi puntu bat ere ezarriko da bertan eta Jaiok aipatu du “Urkuleta bideko argipuntuak konponduko direla”.

Gaur hasiko diren lanak 104.300 eurotan esleitu dira eta kopuru horren ia %24a (24.700 euro) Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diru-laguntzarekin ordainduko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados