Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Ane Intxausti izango da Atxondoko EH Bilduren alkategaia

AtxondoAneIntxaustiEHBilduAtxondoko EH Bilduk Ane Intxausti Garitaonandia aurkeztuko du alkategai datorren maiatzaren 26an izango diren Udal hauteskundeetarako. Talde soberanistaren zerrendaburuak alderdikide den David Cobos egungo alkatearen lekua hartzeko helburua du.

Intxaustik 37 urte ditu, bi umeren ama da eta Zuzenbidean lizentziatua egoteaz gain Haur Hezkuntzan graduatua da. Lan arloko abokatu bezala jardun zuen eta 2009 urtetik Abadiñoko Udalean dago lanean.

EH Bilduren zerrendaburua hautagai bakarra izan zen koalizioak burututako barne prozesu parte-hartzailean. Urtarrilaren 14tik 27ra bitartean egindako prozesu horretan, hausteskunde batzordeak Intxausti proposatu zuen alkategai izateko eta honek bere burua prest agertu zuen.

Alkategaiak “ilusio handiz hartu du ardura”, EH Bildutik adierazi dutenez. Koalizioak Atxondo Udaleko agintean daramatzan 12 urteetan “herria gutxinaka eraldatzea” lortu badu ere “oraindik ere asko dago egiteko”. Horregatik, “hurrengo lau urteetan, Udal batean lan egiteak emaniko esperientziarekin aritzeko” prest agertu da Intxausti eta “taldean lan egiteko konpromezu osoa” agertu du.

Atxondoko EH Bilduren hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesu parte-hartzailea 2019ko martxoan burutuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados