Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

24 ordu iraungo dituen Zap’ing film laburren lehiaketa apirilaren 2an hasiko da

Durangoko Zapaburu konpartsak ‘Zap’ing’ film labur lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du apirileko lehen astebururako. 24 ordutan burutuko den ekimena apirilaren 2an hasiko da Plateruena Kafe Antzokian eta areto berean amaituko da hurrengo egunean. Parte hartzeko izena eman behar da apirilaren 1a orduko zapaburukonpartsa@gmail.com helbidean.

‘Zap’ing’ film laburren lehiaketak partaideen “konfort gunetik irteteko” gonbitea egiteaz gain, “sorkuntza armairuko kaxa ezkutuak zabaltzeko” ahalegina eskatzen du. ‘Lehiaketa’ hitzaren interpretazio berria eginez, egile bakoitza “sorkuntza mundu bat dela” ohartarazten ahaleginduko da, gai berdinarekin lan desberdinak egiteko eta ikusteko aukera izango delako.

Izena emandako partaideen lehen hitzordua apirilaren 2an izango da arratsaldeko 15.00etan, antolatzaileek ordu horretan emango baitituzte film laburraren grabazioan jarraitu beharreko gaia eta arauak.

Hortik aurrera 24 ordu izango dituzte partaideek ideia asmatu, gidoia landu, pertsonaiak eta kokaguneak aukeratu, grabazioa gauzatu eta, gehienez, zortzi minutuko iraupena izango duen pelikula egiteko.

Lan guztiak pen drive edo memoria baten entregatu behar dira Plateruenan, igandeko 15.00ak orduko. Lanen formatua MPEG edo AVI izango da.

Lehiaketara aurkeztutako pelikula guztiak Plateruenan arratsaldeko 18.00etan hasiko den emanaldian izango dira ikusgai eta jarraian sari banaketa hasiko da.

2015ean hamar lan aurkeztu ziren lehiaketara eta epaimahaiaren saria ‘Informazio zerbitzua’ pelikularentzat izan zen; publikoaren saria berriz, ‘Kartilago’ filmak eskuratu zuen. 2014ko irabazlea berriz, ‘Argia’ izan zen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados