
Bizkaiko Bertsolari txapelketa hasi aurreko Udabarria Bertsotan kanporaketa saioak jokatzen hasi dira aurreko astean, eta lehenengo jardunaldian Araitz Katarain mallabitarra eta Igor Galarza abadiñarra lehiatu dira.
Katarainek saio txukuna egin zuen Durangoko Plateruena kultur aterpean izan zen lehiaketan, bigarren postua eskuratu baitzuen 183 punturekin. Irabazlea, Unai Mendiburu izan zen 194,5 punturekin.
Urdulizen jokatu zen ekitaldian berriz, Igor Galarzak hartu zuen parte eta lehiaketan eskuratu zituen 176 puntuekin hirugarren postuan kokatu zen, Aissa Intxaustiren (203,5) eta Beñat Bilbaoren (178) atzetik.
Hurrengo saioak Diman eta Muxikan jokatuko dira, eguenean hilak 11, eta eskualdeko ordezkari bakarra izango da, Arratian izango den ekitaldian Ander Sarriugarte durangarrak abestuko baitu.