
Arkume Errearen XXII. Txapelketan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea ireki du Abadiñoko Udalak. Aurten, gehienez 50 pertsona lehiatu ahal izango dira. Txapelketa otsailaren 13an egingo da eta ondoren herri ???arkume-jaia??? ospatuko da.
Urtero arrakasta handia izaten du Arkume Errearen txapelketak, bertokoek ez ezik, Euskadiko beste hainbat tokitako jendeak ere parte hartzen baitu. Gaur ireki du izena emateko epea Abadiñoko Udalak. Horretarako Txanportako kultura-etxera joan beharko da, otsailaren 11 baino lehen, epea otsailaren 11ra arte egongo da zabalik. Izena ematerakoan 10 euro ordaindu beharko dira. Udaletik jakinarazi dutenez, aurten 50 lagunek eman ahal izango dute izena gehienez.
Parte-hartzaileek arkumea eta erretzeko behar den ikatza jasoko dituzte. Arkumea prestatzeko behar dituzten tresnak ordea, bakoitzak eraman beharko ditu. Arkumeak probalekuan ezarriko den karpan erreko dira eta alboan beste karpa bat jarriko dute, txakolina eta bertako beste hainbat produktu dastatzeko. Bi euro ordaindu ezkero, erakusketan dauden txakolin guztiak dastatzeko aukera izango da.
Aurten saritu gutxiago izango dira, Kultura Arloko udal-ordezkariek jakitera eman dutenez, ???aurreko urteetan parte-hartzaile gehiagori ematen zieten saria, baina aurtengo edizioan Udalak bost sari baizik ez banatzea erabaki du, era horretan sari bakoitzaren zenbatekoa handitu ahal izateko???.
Horrela, lehenengo geratzen diren hiru parte-hartzaileei emango zaie saria, 100, 60 eta 40 euro. Garaikurra ere jasoko dute, laugarren eta bosgarren sailkatzen direnen moduan.
Herri bazkaria
Guztira 50 arkume erreko dira eta ondoren herri bazkarian jango dira. 350 lagunentzako bazkaria izango da, txapelketaren egunean bertan, otsailaren 13an. Bazkarirako txartelak Txanportako eta Errotako kultura-etxeetan erosi ahal izango dira. Txartelak erosteko epea otsailaren 1etik 12ra bitartean egongo da zabalik, eta salneurria 15 euro izango dira.
Bazkaria probalekuan izango da eta Oihergi taldeak girotuko du.
¡Que dia mas bonito! otro año mas Navarro lo hemos pasado muy bien! ¡Seguir trabajando asi!
Señor alcalde que han pasado con los 350 entradas? te las has quedado para ti y tus amigitos? como es posible que en 2 dias la gente se haya quedado sin entradas señor alcalde? tienes como demostranos que las 350 entradas fueron vendidas en pocos dias?
Explicaciones señor alcalde.