Beste urte batez, Armendola Kultur Elkarteak otsailaren 4an, Agate Deuna bezperan, Amorebieta-Etxanoko abesbatzak bilduko ditu, baita nahi duten herritarrak ere, Agate Deunako koplak abesteko eta, horrela, ohiturak bizirik mantentzen jarraitzeko.
Ospakizuna arratsaldeko 18:30etan hasiko da herriko abesbatza ezberdinekin herriko kaleetan zehar koplaren bertsio desberdinak abestuz eta 20:00etan denak Herriko plazan bilduko dira bertaratzen diren pertsona guztiekin batera kantatzeko. Ondoren, ospakizuna plazako arkupeetan egingo den luntxarekin amaituko da. Armendola Kultur Elkartetik dei berezia egiten dute bertaratutakoak baserritar jantzita etor daitezen.
Armendola Kultur Elkarteak mota guztietako ekimen soziokulturalak sustatzea du helburu, baita euskal kultura, historia, hizkuntza, gastronomia eta etnografiei buruzko garapena eta ikerketa ere.