Era guztietako paellak dastatu dituzte gaur Durangon, baten faltan jaki horren lehiaketa bi egon baitira eguerdian. Bata, San Fausto auzoan Gure San Fausto Berri auzo elkarteak antolatuta eta bestea Landakoko erakustazokan txonsagunearen egitarauaren baitan.
Jakien usain gozoa nagusitu bada ere baten batek ‘socarrat’a lortzeko ahaleginean larregi egin du arroza, delicatessen hori gogoko dutenen zoritxarrez.
San Faustoko lehiaketak 12. edizioa bere du aurten eta bertara bazkaltzera gerturatu diren 550 auzokideek lehiaketara aurkeztu diren 26 paellak dastatu dituzte giro hobeezinean.
Mildred War-ek aurkeztutako jakiak irabazi du txapelketa eta lehenengoari dagokion kopa eta 200 euroak jaso ditu; Toki Eder izan da bigarrena, trofeoa eta 100 euroko saria jasoz, eta hirugarrenak Bego and Company izan dira garaikurra eta 50 euroko saria eskuratuz.
Txosnaguneko lehiaketak berriz 63 paella eta ia 900 mahaikide bildu ditu, eta hemen ere giro ederrarekin egun dute jakien prestaketa, bazkalordua eta bazkalostea. Hiart Azpitartek egindako paella izan da onena epaimahaikideen arabera eta, ondorioz, irabazleari zegozkien gaztaia eta txakoli botila eskuratu ditu. Bigarrena saria Eider Braborentzat izan da eta ardo eta txakoli botila bana jaso ditu, eta hirugarren saria Gaizka Mendiolarentzat izan da, ardo botila irabazi duela.