
Durangoko Madalena auzoak bere zaindariaren eguna ospatuko du bihar, prestatutako egitarauan argazki zaharren erakusketa eta Tabira Musika Bandak Pablo Líquido abeslariarekin eskainiko duen ekitaldia nabarmenduko direla.
Bosgarren urtez egingo den auzoko argazki zaharren erakusketa, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00ak arte egongo da ikusgai Plateruen plazan. Irudien bilduma Peru Uriarte Amorrortuk eta Jose Mari Uriarte Astarloak prestatu dute, Durangoko Arte eta Historia Museoaren eta Udal Artxibategiaren laguntzarekin.

Erakusketan ikusgai jarriko diren argazkiak, Udal Artxibategikoak zein auzoko zenbait biztanlek ekitaldi horretarako propio utzitakoak izango dira.
Queenen abestiak
Tabira Musika Bandaren kontzertua, bestalde, arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Luis Orduña Ridruejok zuzentzen duen taldea Pablo Líquido abeslariarekin elkarlanean arituko da. Ikasturteari amaiera emateko balioko duen ekitaldi berezian, bandak eta abeslariak Queen talde mitikoaren doinuan izango dituzte ardatz.
Pablo Líquido izen artistikoaz ezagutzen den Pablo Gortari Arrizabalaga, Iruñeko musikari, konpositore, aktore, abeslari eta showmana da. 90eko hamarkadan kantu lirikoa eta modernoa ikasi zituen Bartzelonan, Arte dramatikoko interpretazioan trebatu zen eta soinu profesionaleko formakuntza jaso zuen Manresan.
Pablo Líquido izena 1999an hartu zuen eta harrezkero 1600 kontzertu eskaini ditu. Musika modernoaren zale amorratua da, 50. hamarkadako swing eta jazzarena zein 90eko rock eta metalena batez ere. Hala ere, bere debozio handiena Queen talde mitikoa da eta bere erlijioa, berriz, agertokia da.
En el artículo, Esther, se habla del horario de la exposición de fotos y del concierto de la banda. Un saludo
He vivido 40 años en Magdalena. En el portal que está enfrente del caserío de la foto.
No se euskera.
Que pena no poder leer el artículo .
¿Hay traducción en cadtellano?
Un saludo