
Atxondoko zenbait gunetan iazko ekainaren 3an izandako euri-jasak zenbait errepide eta bideetan eragindako kalteen konponketari ekin dio herriko Udalak. Ekin eraiketak S.L. enpresak egingo dituen lenetarako 256.520 euro bideratuko dira.
Inbertsio horrekin “Martzaatik Axpera doan errepidearen zoladura guztia berrizteaz gainera, inguruko auzoetako bideetan ere (Akebaso eta Ibieta edo Imitte, esate baterako) konponketak egingo dira”, jarduneko alkatea den David Cobosek adierazi duenez.
Kalteak konpontzeko helburuarekin “Aldundiari diru laguntza eskatu genion iaz eta jaso ere jaso genuen. Harrezkero, proiektua landu, lehiaketara atera eta esleipena egiten aritu gara eta joan den asteko plenoan behin betiko esleipena onartu genuen”.
Euriak egindako kalteak orain dela urte bete gertatu baziren ere, “proiektu eta lehiaketaren tramitazioak luze jo zuen”, Cobosen arabera. Hala ere, “azkeneko egunotan obra egiteko kontratua sinatu dugu eta atzo bertan lanak hasi zituzten” eta kontuan izanda “lanak nahiko azkar egingo direla”, jardungo alkatearen ustetan “uztaila bukaerarako guztia eginda egongo da”.