
Atxondoko Udalak irudi berria izango du laster, bere ezaugarri korporatiboa berrituko baitu prozesu parte-hartzaile baten bidez. Herritarrek aurkeztu diren sei proposamenen artean aukeratu beharko dute eta botoa sare sozialen bidez emango da.
Parte hartu nahi duten herritarrek martxoaren 8ra bitartean izango dute aukera bozkatzeko Atxondoko Udalak dituen Facebook, Twitter eta Instagrameko profiletan. Bertan agertzen dira aurkeztutako sei proposamenak eta bakoitzak gustukoen duenari ‘atsegin dut’ eman diezaioke. ‘Atsegin dut’ gehien lortzen duen irudia izango da irabazlea.
Hortik aurrera, udal arduradunek tokiko administrazioaren irudi berrirako diseinu bozkatuenaren berri emango dute.