Atxondoko Udalak berriro lizitatu du igerilekuetako tabernaren ustiapena, lehengo deialdia hutsik geratu ondoren. Orain ateratako lizitazioaren prezioa 500 eurokoa izango da ekaina, uztaila eta abuztuko denboraldiagatik, aurrekoan 1.000 eurokoa izan zela.
Tabernak 11:00etatik 20:30era bitarteko zerbitzua eman beharko du, “kontratuak irauten duen egun guztietan”, Udal arduradunek adierazi dutenez. Gainera, esleipendunak egun guztietan eman behar du zerbitzua, kontratatutako langileen atseden-eskubidea, oporraldia eta gainerako eskubideak direnak direla.
Tabernan salgai egongo dira edariak eta establezimenduan bertan azkar kontsumitzeko jatekoak. Produktu osagarriak ere eskaini ahal izango ditu, hala nola, izozkiak, opilak, snack-ak, litxarreriak eta antzekoak.