Banner en desktop Banner en moviles
Abadinoko Udala
Maristak Durango
Sukia
Jesuitak Durango

Atxondoko Udalak hasierako onarpena eman dio Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari

Astelehen honetan egindako ezohiko udalbatzarrean Atxondoko Udalak hasierako onarpena eman zion Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO). Proposamena EH Bilduren (Gobernu Taldea) aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin onartu zen.

Plana Bizkaiko Boletin Ofizialera bidali da, eta han argitaratzen denetik aurrera alegazioen epealdia hasiko da; hau da, proposamen partikularren xehetasunetan sakontzen hasiko da plana. Prozesu horren barruan, ekainaren 30era arteko epea egongo da alegazioak aurkezteko.

Dokumentu osoa laster egongo da eskuragarri ‘atxondo.eus’ webgunean. Horrez gain, Aste Santu ostean udalak herri batzar bat deituko du herritarrei Planaren gaineko azalpenak emateko eta dudak argitzeko.

Atzo HAPOari emandako hasierako onarpena beste urrats bat da prozesu luze eta esanguratsu baten baitan. Izan ere, Planak udalerriko garapenaren ibilbidea zehaztuko du datozen urteetarako, hala nola, lurzoruaren antolamenduan eta eraikigarritasunean.

Ildo horretatik, gogoratu behar da, plenora eraman aurretik, Atxondoko Udalak batzar ireki bat antolatu zuela iazko azaroan, herritarrei Planaren azalpen orokorrak emateko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados