Atxondoko Udalak jubilatuen tabernaren lizitazio prozesua martxan jarri du, elkargune hori “zabaltzeko izan diren arazoak gaindituta”, Udal arduradunek adierazi dutenez.
Tabernaren esleipena egin arte, Atxondoko jubilatuen elkarteak lokal hori erabili ahal izango du aste honetatik aurrera, “orain arte udaleko beste espazio batzuk erabili izan dituzten bezala”.
“Jubilatuen elkartearen eskaerari erantzuna emateko lanean ibili gara. Hainbat zailtasun gainditu ondoren, azkenean lortu dugu jubilatuen tabernaren zerbitzua berreskuratzea eta martxan jartzea”, azaldu du Eneritz Agirre Atxondoko alkateak.